Lilja 16 urteko neska da. Haren lagun bakarra Volodja izeneko haurra da. Estoniako herri txiki eta pobre batean bizi dira bizitza hobeago batekin amets egiten. Itxaropen izpi bat pizten da Lilja-k Andrej ezagutu eta maitemintzen denean. Andrej-k Suediara gonbidatu egiten du Lilja bizitza berri bat hasteko asmoz. Volodja ez da fio baina Lilja-k maletak egin eta Suediarako bidaia egin behar duen hegazkin batera igotzen da etorkizuna nolakoa izango den jakin gabe. Lukas Moodysson (Fucking Åmål, A Hole in my Heart, Mammoth) kultuzko zinegilearen film ezagunenetakoa da Lilja 4-ever.
*18 urtetik gorakoentzat gomendatua