Albisteak

Homosexualitatea ardatz duen film labur bilduma berri bat Filmazpit programako katalogoan

2015-06-17

Bilboko Zinegoak LGBT Zinemaldiko azken edizioko nazioarteko sei lan jasotzen ditu bilduma berri honek

 

Euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko Filmazpit programak bat egin du Zinegoak, Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin nazioarteko sei film biltzen dituen Zinegoak 2015 – Film laburrak bilduma kaleratzeko. Lan hauen aukeraketan bi erakundetako antolakuntza taldeek hartu dute parte Bilboko zinemaldiko azken edizioan emandako film laburren artean oinarriturik.

 

AEB, Brasil, Danimarka eta Kanadatik etorritako film labur hauen protagonistak adin ezberdinetako pertsonak dira; euren artean umeak, gazteak, helduak eta baita adinekoak ere. Beren bizitza oztoporik gabe bizi nahi dute, horretan dira berdinak, baina, oraindik ere, beren nortasunarekin zeikusia duten zenbait mugekin topatuko dira. Intolerantzia, gorrotoa, diskriminazioa, aurreiritziak… Gezurra badirudi ere, jokaera hauek eta beste batzuk ere egun existitu eta erreproduzitzen dira urrutira joan gabe eta bai zuzenean bai zeharka eragiten diote pertsona hauen proiektuen garapenari.  

 

Ordea badira arazo eta kezka komunak, LGBT kolektibo anitzeko partaidea izan ala ez, eta horrek badu tokia eta ikusgarritasuna lan hauetan ondorioz bi espazioen problematikak hurbilduz eta, horrenbestez, berdinduz neurri batean bada ere.

 

Hauek dira Zinegoak 2015 – Film laburrak bilduma osatzen duten lanak:

Doce de Goiabada (Fernanda Rocha. Brasil, 2014) Elisa eta Denise lagun minak dira. 11 urteko neskatxak dira. Egun batean Elisaren amonak joko intimoak partekatzen topatuko ditu. Elkarrengandik urruntzera behartuko dituzte.

En eftermiddag (Søren Green. Danimarka, 2014) Mathias Frederik bere lagunarekin maitemindurik dago eta esan egin nahi dio. Halaber, momentua iristen denean, lehenengo pausua emateko beldur da...

Hole (Martin Edralin. Kanada, 2014) Baztertu egiten duen mundu batean, bere oreka eta intimitatearen bila dabilen gizon minusbaliatu baten erretratu gordina.

Miss Finknagle Succumbs to Chaos (Amy Harrison. AEB, 2013) Liburutegiko arduraduna desagertzen denean, institutuko lau ikaslek beraien irudimena frogan jarri behar izango dute misterioa argitu ahal izateko. Baina euren teoriak errealitatetik oso urrun daude…

Pepper (Marc Cleary, Craig Robert Young. AEB, 2013) Drag queen izateko erabakia hartu zuenean bere semeak errefusatu egin zuen Pepper. Haur batekin ezustean topatu ondoren familia eta “zuzena dena” egiteak duen garrantzia ekarri dio gogora.

Tomorrow (Leandro Tadashi. AEB, 2014) Clark eta Trevor unibertsitatean ikasten hastear daude eta beraien arteko ­adiskidetasunaren etorkizunari buruz mintzo dira... Gabon Zahar eguna da eta Clarkek neska batekin lagundu diezaion eskatuko dio Trevor-i.

 

Titulu berri honi esker programako katalogoa 38. erreferentziara iritsi da. Datozen hilabeteetan Coria y el mar, Difret, Drill Baby Drill, Girlhood, Miel eta What We Do in The Shadows filmak kaleratuko ditu Filmazpitek besteak beste.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak