Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik, Kortxeak & Krispetak zikloan eman diren dokumental musikalen azpitituluak eskuragarri Filmazpiten. http://oihaneder.eus/krispeta-jana-amy-eta-marleyren-kortxeak-lagun/
Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean jarri zuen martxan Kortxeak & krispetak zikloa. Bertan uztaileko lehen hiru ostiraletan musika eta zinema uztartzen dira musika estilo desberdinen bueltan.
Zehazki arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egonten da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatzen dute. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ematen dira. Filmen euskarazko itzulpenak ziklorako espresuki egin ditu SINKRO Subtitling enpresak.
Honako filmen azpitituluak gehitu dira momentuz: