Albisteak

NOLA? dokumentala izango da 2016an Filmazpit katalogoan gehituko den aurreneko filma

2016-02-05

NOLA? (2015) Fermin Muguruzaren azken dokumentalak New Orleans-ko kultura musikal apartari egiten dio gorazarre. 

Dokumental hau burutzeko, Muguruza The Big Easy-ra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleans-eko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, NOLA? dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Hori guztia tokiko pertsona esanguratsuenez inguratuta: Preservation Hall Jazz Band talde historikotik Katey Red abeslari bounce-raino; Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty taldeekin lankidetzan.

 

Treme-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da, (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea). Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.

 

NOLA? (2015), Euskadiko Filmategiak Katrina urakanak eragindako suntsiketaren hamargarren urteurrena oroitzeko antolatu zuen zikloan estreinatu zen Donostiako Tabakaleran.

 

Lan hau gehitu ondoren, Filmazpit katalogoak film sorta eklektiko ederra jartzen du interesa duten programatzaile eta eragile kulturalen eskura kosterik gabe proiekzioak antolatu ditzaten. Aurki Filmazpitek honako filma hauek ere argitaratuko ditu: Oraindik hemen gaude (We Are Still Here, 2015), Papusza (2013) eta Falta den irudia (L’Image manquante, 2013). Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira.

 

Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua www.filmazpit.eus webgunean.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak