Brenda Myers-Powell 25 urtez “Breezy” izenez ezaguna zen eta bere mundua kontrolatzen zuen; hori da, behintzat, berak uste zuena. Mundu horrek prostituta nerabe drogazale bihurtu zuen. Bezero baten erasoa jasan ondoren, ospitale batean esnatu zen eta bizimoduz aldatzea erabaki zuen. Gaur egun, emakume askorentzako itxaropen-iturri eta oinarri da. Emakume horiek, asko oso gazteak, indarkeria, gehiegikeria eta esplotazioaren espiraletik ihes egin nahi dute. Izan ere, bizimodu horren ondorioz, urtero, milaka emakumek prostituzioan ikusten dute bizirauteko aukera bakarra.