Ikasleen festa batean, gazte tunisiar batek, Mariamek, begiradak gurutzatu ditu Youssefenekin. Ordu batzuk geroago, kaleetatik noraezean dabil Mariam, hunkituta. Gau luze bat hasi berri da beretzat; bere eskubideak eta bere duintasuna errespetarazteko borrokan aritu behar izango duen gaua. Nola erdietsi justizia, ordea, borreroen alde dagoenean?