Hau emakume borrokalari, saiatu, sentikor, nostalgiko, itxaropentsu, ausart eta parte-hartzaile batzuen istorioa da. Emakume hauek gai izan ziren ezerezean, paisaia babesgabeenean, bizitza eraikitzeko. Emakume sahararrak dira. Duela 39 urte, erbesteratu zituztenean, gizonak gerrara joan ziren eta emakumeek “hiri iragankorrak” altxatu zituzten: errefuxiatuen kanpamenduak. Euren familiak, bertako administrazioa eta etxeak antolatu zituzten, eta egunerokotasun berri bat asmatu zuten itxaronaldia eta nola amaituko den ez dakigun borroka baketsu bat ahalik eta modu atseginenean burutzeko. Emakume horiek filmeko protagonisten amonak dira. Protagonista diren belaunaldi berriek jada ezin izan dute ezagutu euren herriko itsasoa.