Addis Abeban, Meaza Ashenafi abokatuak legelari baten babesa behar duten emakumeei eta haurrei laguntzeko sare bat sortu du. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko xaxatzeari aurre egin beharko dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatoa defendatzera ausartuko da. Ikastetxetik itzultzen ari zela, bahitu eta bortxatu egin zuten, baina berak bahitzaileak hil eta ihes egitea lortu zuen. Bere buruaren defentsan egin zuen arren, heriotza-zigorra jasotzeko arriskuan dago Hirut.
*12 urtetik gorakoentzat gomendatua