Ama gazte batek bere alabari idatzitako maitasun gutun bat. Filmak Waad Al-Kateab-en bizitzaren istorioa kontatzen du, Alepoko (Siria) bost urteko gerran. Bost urte horietan, maitemindu, ezkondu eta Samaz erditzen da, eta, bitartean, gatazka katastrofiko bat sortzen da bere inguruan. Bere kamerak galera, barre eta biziraupeneko istorio harrigarriak harrapatzen ditu. Waadek bere alabaren bizitza babesteko hiritik ihes egin ala ez erabakitzen saiatzen da, alde egiteak aske izateko borroka bertan behera uztea esan nahi baitu.