Ann Arbor-en (Michigan) sortu zen The Stooges taldearen rock'n'roll indartsu eta oldarkorra, hirurogeita hamar urteetako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin, The Stooges-ek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatiboa bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zituen. Gimme Danger, Jim Jarmusch-en film berriak, garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak, rock-aren Panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, haien inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.
*12 urtetik gorakoentzat gomendatua