Benjamin mediku bikaina izateko bidean dago. Ziur dago lortuko duela. Baina bere aitak lan egiten duen ospitalean barneko mediku gisa izan duen lehen esperientzia ez zaio uste bezala atera. Praktika teoria baino gogorragoa da. Ardura oso handia da, bere aitak ez dio kasu handiegirik egiten eta Abdel kidea berak baino esperientzia zabalagoa duen mediku atzerritarra da. Benjaminek bere mugei eta beldurrei aurre egingo die, eta gaixoekin, hauen familiekin eta ospitaleko langile guztiekin borrokatu beharko du. Mediku gisa lanean hasi berri da. Pertsona heldu bihurtu da.