Rokhsar Sediqi afganiarra da, 14 urte ditu eta Given bizi da, Danimarkako herri txiki batean, non bertan ikasi eta futbolean jokatzen duen bere denbora librean. Rokhsar bere familiarekin bizi da deportazioaren etengabeko mehatxuaren pean. Duela lau urte iritsi ziren eta asiloa eskatu zuten, baina agintarien erantzunaren zain daude oraindik. Rokhsar da danieraz ondo hitz egiten duen bakarra eta, beraz, bera komunikatzen da abokatuekin eta inmigrazio departamentuarekin, bere eguneroko bizitzan karga handia adierazten duen zeregina, alegia.