Viagok 379 urte ditu. Vladislavek, 862. Deaconek, 183 besterik ez. Baina Petyr, Petyr da nagusi: 8.000 urte! Lauak pisu batean bizi dira Wellingtonen, Zeelanda Berrian eta dokumental faltsu honen protagonistak dira. Filma etxe bateko eguneroko errutinak ekar ditzakeen arazoei buruz mintzo da, batez ere odol-xurgatzailea bazara eta azkarrenen, aberatsenen edo ondoen jantzitakoen artean ez bazaude (hau da, ez zara ez Louis ez Lestat). Gizagaixo batzuk besterik ez dira eta argi eta garbi erakusten dute zergatik beste izaki ikaragarri batzuk (zonbiak eta otsogizonak) gailentzen zaizkien pantailan eta ziberespazioan. Sundancen estreinatu zen eta “Anemikoa” dela uste dute batzuk, baina gehiengoak barre egin zuen. 44.234 like dituzte facebooken eta Vlad Paldoztatzailearen erretratu batek presiditzen du.
*16 urtetik gorakoentzat gomendatua