Stella (Rebecka Josephson) nerabezaroko mundu liluragarrian sartzen denean, bere ahizpa eta eredu zaion Katja-k (Amy Deasismont) elikadura arazoak ezkutatzen dituela ohartzen da. Pixkanaka gaixotasunak familia bitan banatzen du. Jelosia, amodio eta traizioaz diharduen istorio bat, adeitasun, sakontasun eta umorez hamaika urteko neskato baten ikuspuntutik kontatua.
*7 urtetik gorakoentzat gomendatua