Cleveland, New York, Londres eta Paris dira Stiv Bators-en bizitzaren errepaso sakon honen ardatz nagusiak; izan ere, sexu, droga eta dezibelio bidezko rock 'n' roll bizimoduaren debozio itsuak markatutako punk rock amerikarraren estandartea da. Bere idoloen (Alice Cooper, Iggy Pop, Jim Morrison) balentriak errepikatzeko grina eta irudi publiko basati eta autosuntsitzaile batek nortasun samurra, ahula eta haur-izaera ezkutatzen zituen. Dokumentalak berarekin jo zutenen ahotsak biltzen ditu, glam, punk, eta rock gotikoaren izen handien desfilea bilakatuz, Generation X, The Clash, Sham 69 edo Barracudas bezalako taldeekin.