Protagonista, Cooper –Chris Marquettek antzeztua– zorabiatuta esnatu da. Ezer ez dago bizirik bere inguruan… kakalardo erraldoi bat ikusten duen arte. Gregorio Samsa? Ez. Berehala konturatuko da ez dela bakarra. Intsektu izugarri handi batzuen arraza batek Lurra konkistatu du antza, eta bertan bizirik dirauten gizaki bakanek aurre egin behar izango diete haiei. “Estralurtarrek/zomorroek inbaditutako Lurra” erakusten digun azpigeneroaren erakusgarri dibertigarria eta bizitasun handikoa. Kyle Rankinek zuzendutako aurreneko lana. Gozatzeko modukoa.
*13 urtetik gorakoentzat gomendatua