Bridgetek abortatzea erabakitzen du udaren hasieran, eta aldi berean, hilabeteak bilatzen ibili ondoren lan bat lortzen du. Frances sei urteko neskatoa zaintzea da bere lana. Ia sendatzeko astirik gabe, laster ikusten du arazoak dituela neskatoarekin eta, horrez gain, bere amarekin. Hala ere, eta denbora igaro ahala, Bridget familia bateko kide dela sentitzen hasten da, eta jasaten dituen arazo gehienak gertaera horrekin lotuta daudela konturatzen da.