Filmazpit programak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, giza eskubideak gai dituzten hainbat film laburrez osatutako bilduma bat aurkezten du.
Filmazpit programak eskaintzen duen aukeraz baliatuz, LEHEN ASTEARTEKO HITZORDUA zinema ziklo berria hasiko dute BilbaoArten martxoaren 6an. Zikloak abendura arte jarraituko du eta antolatzaileen hitzetan, “lehen urte honetan izango dugun lanen bilduma, denak azken hamarkadan ekoiztutakoak, euskaldun ikusleentzako genero arteko ibilbide zorabiagarri bat osatuko du.”
Nerabezaroa jorratzen duten bi filma gehitu dira Filmazpit katalogoan. Alde batetik, Rudi Rosenberg-en Hasiberria (Le Nouveau, 2015) filmak Benoît gaztearen gorabeherak kontatzen dizkigu mutil gaztea landa eremutik Parisera bizitzera joaten denean eta beste aldetik, Guillaume Senez-ek bikote nerabe baten ustekabeko haurdunaldiak eragindako buruhausteak kontatzen ditu Keeper (2015) filmean.
Aintza (Slava, 2016) eta Arazo pertsonalak (Omor Shahsiya, 2016) filmek egungo gizartearen argazkia erakusten digute aurrenak Bulgariatik eta bigarrenak Palestinatik, biek ere pertsonaia arrunten bizitzak aitzakia hartuta.
FANT 2017 | Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren eskutik sei beldurrezko film luzeren eta lau film laburren azpitituluak eskuragarri Filmazpiten. Eskerrik asko FANT! http://fantbilbao.eus/web/
Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean, musikarekin estuki lotuta dauden bi dokumental sartu dira Filmazpit katalogoan: Sad Vacation (2016) eta Janis: Little Girl Blue (2015) filmek punk eta blues mugimenduko mito bilakatu eta gazterik hil ziren bi pertsonengana hurbiltzen gaituzte, Sid Vicious eta Janis Joplin.