Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik, Kortxeak & Krispetak zikloan eman diren dokumental musikalen azpitituluak eskuragarri Filmazpiten. http://oihaneder.eus/krispeta-jana-amy-eta-marleyren-kortxeak-lagun/
Oihaneder Euskararen Etxean emanaldiak antolatu dituzte hilean behin Filmazpit katalogoko filmekin. Urriaren 4an hasiko dira OMAR filmarekin. http://oihaneder.eus/hizkuntzen-hitzak-eta-euskararen-letrak-pantaila-handian/
FANT | Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren eskutik, hamar beldurrezko film luzeren eta zortzi film laburren azpitituluak eskuragarri Filmazpiten. Eskerrik asko FANT! http://fantbilbao.eus/web/
Joanna Kos-Krauze eta Krzystof Krauze zinemagile poloniar ospetsuek zuzentzen dute Papusza (2013), Polonian bere lana argitaratu zuen aurreneko olerkari ijitoaren bizitzan oinarritzen den zuri-beltzeko filma eder hau, eta Rithy Panh Kanbodiar zuzendariarena da berriz Falta den irudia (L’Image manquante, 2013) dokumentala, Khmer Gorriek Kanbodia hartu osteko zuzendariaren haurtzaroko oroitzapen ilun eta landua.
Zinema Euskaraz eta Filmazpit programetako pelikulekin osatutako katalogoa kontsulta daiteke eta sarean dauden zenbait plataformaren bitartez eta dendetan eskuratu daitezke filmak
Aspaldiko partez, beldurrezko filma bat aurkezten du Filmazpit programak, 80. hamarkadako beldurrezko film klasikoak gogora dakartzan Oraindik hemen gaude (We Are Still Here, 2015) bikaina, hain zuzen ere.