Albisteak

Nosferatu programazioko azpitituluak Filmazpiten

2017-06-15

Nosferatu: “Screwball Comedy”. Hollywoodeko komediaren urrezko aroa zikloaren baitan sortu diren euskarazko azpitituluak webgunean daude eskuragarri:

  1. Gau bat operan (A Night at the Opera, 1935). Sam Wood
  2. Godfrey nire gizona (My Man Godfrey, 1936). Gregory La Cava
  3. Oporrak (Holiday, 1938). George Cukor
  4. Bizipoza (Joy of Living, 1938). Tay Garnett
  5. Nire emazterik gustukoena (My Favorite Wife, 1940). Garson Kanin
  6. Urteko andrea (Woman of the Year, 1942). George Stevens

+ Gehiago irakurri

Hamar dokumentalez osatutako “Europa Transit” (2016) bilduma Filmazpit katalogoan eskuragarri emanaldiak antolatzeko

2017-06-02

Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek honako hiri hauek bisitatu zituen 2016an: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Xuban Intxausti zinemagileak gidatutako taldeak eta hamar lan horiek Filmazpit katalogoan aurkitu daitezke orain.

+ Gehiago irakurri

“Eskerrik asko, ugazaba!” eta “Nire ahizpa perfektua” dira 2017an Filmazpit katalogoan gehitu diren aurreneko filmak

2017-02-15

Sanna Lenken zuzendariak pantaila handian ezohikoa den elikadura arazoen gaia jorratzen du Nire ahizpa perfektua (Min lilla syster, 2015) bere aurreneko film luzean. Bere aldetik, François Ruffin kazetari eta zuzendariak Robin Hood moderno paperak hartu eta Frantziako gizonik aberatsenaren negozio eztabaidagarriak aireratzen ditu Eskerrik asko, ugazaba! (Merci patron!, 2015) filmean.

+ Gehiago irakurri

SANTUTXUKO UDALTEGIAK FERMIN MUGURUZA MUSIKARIAK ZUZENDUTAKO DOKUMENTALEN ZIKLOA JASO DU

2016-11-29

Emanaldi guztiak Santutxuko Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte. Esteka

+ Gehiago irakurri

“Fatima” eta “Udako amodio bat” (La Belle saison) Filmazpit katalogora gehitu dira

2016-11-10

Udako amodio bat (La Belle saison, 2015) filmean eskarmentu handiko zinemagile Catherine Corsinik konplexurik gabe kontatzen digu bi emakume gazteren arteko amodio-historia sentsual eta sinesgarria. Bere aldetik, Philippe Faucon zuzendariak etorkin aljeriar ama baten eta bere bi alaben istorio goxo baina aldi berean sakona jorratzen du Fatima (2015) filmean.

+ Gehiago irakurri

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak